Italiako eta Txekiako ikasleak, pozik Irunen
Pio Baroja Institutuko kideekin eskola-trukea egiten ari diren ikasle txekiar eta italiarrak udaletxean izan dira gaur.

Pio Baroja Institutuko ikasleak eskola trukea egiten ari dira Italiako Paduako, eta Txekiako Ceske Budejovice hirietako ikasleekin. Egunotan Irunen dira bi herrialde horietako ikasleak. Gaur, udaletxera bisita egin dute. Inportante sentitu dira hango eta hemengo ikasleak hiriaren erabakigune garrantzitsuenean. Gainera, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariek harrera egin diete, eta nola ez, falta ezin zen talde argazkia atera dute den-denek udaletxearen atarian, San Juan plazan.
Udaletxeaz gain, Irungo eta eskualdeko toki esanguratsuak bisitatzen ari dira ikasle kanpotarrak. Gainera, bertako ikasleen familien etxeetan bizi direnez, hurbil-hurbil ezagutzen ari dira hiriko ohiturak, txokoak eta parajeak.