Alkatea, hilaren 20an Anaka-Puianan
Hilaren 20an Anaka-Puiana auzoan izanen da Cristina Laborda alkatea, Alkatea Auzoetan egitasmoaren barruko azalpenak emateko bisitan.

Alkatea Auzoetan programaren barruko saioa egingo dute hilaren 20an (osteguna) Anaka-Puiana auzoan. Cristina Laborda alkateak, hango bizilagunek lagunduta, auzotik barrena bisita egingo du (17:00), eta ondoren (19:00) auzo elkartearen egoitzan udal agintariak azalpenak eman ditzan bilkura jasoko du auzo elkarteak.
Anaka-Puianan baino lehen, Behobian, Urdanibian, Lapitze-Elitxun, San Migelen, Arbesen, Santiagon eta Alde Zaharra – San Juanen izan da Laborda, aurrez aurre herritarrei azalpenak emateko.
Aurrez aurrekoez gain, Irungo Udalak iazko maiatzetik zabalik du haren webgunean espazio bat hiritarrek programaren jarraipena egin ahal izateko. Alkateak bisitatutako auzo bakoitzak eskuragarri du eskaeren, konpromisoen eta hauen jarraipenaren informazioa. Hala, auzo bakoitza bisitatu eta gero, formulario bat aktibatzen da hiritarrek beren iradokizunak ailegatzeko.