Aireportua otsailean: hegaldi gehiago, bidaiari gutxiago
2024eko otsailarekin alderatuz, Hondarribiko aireportuak aurtengoan %1,8ko beheraldia izan du bidaiarietan; hegaldien kopurua, ordea, %12,5 hazi da.

Bidaiari gutxiago, baina hegaldi gehiago. Horiek, traza nagusietan, Hondarribiko aireportuak otsailean izan dituen datuak. 28.604 bidaiarik erabili dute garraio azpiegitura Gipuzkoatik ateratzeko edo iristeko otsailean, iazko otsaileko datuekin alderatuz %1,8ko beherakadarekin. Aldiz, hegazkinen joan-etorria %12,5an hazi da iazko bigarren hilabetekoekiko, 369 zeruratze edo lurreratze izan direlako.
2025ko lehen bi hilabeteetako datuak pilatuta, 55.885 izan dira garraio azpiegiturak izan dituen erabiltzaileak, iazko datuen ondoan jarrita %2,9ko jaitsiera izan delarik. Operazio edo mugimendu aldetik, 708ra iritsi dira irteera eta iritsierak aurten, iazkoekin alderatuta %3,5an hazi dira horiek.