Udal kontserbatorioko izen emateak, astelehenetik aurrera
Udal kontserbatorioan, eta musika eta dantza eskolan matrikulatzeko edota matrikula erreserbak egiteko epea zabalduko da hurrengo astean.

Datorren astelehenean (hilak 17) zabalduko da Irungo udal kontserbatorio eta musika eta dantza eskolan izena emateko epea. Hurrengo ikasturteari begirako matrikulazioa izango da.
Matrikula erreserbak egin behar dutenentzako epea hilaren 17tik 31rakoa da. Aldiz, lehen aldiz matrikulatuko direnen maiatzaren 2tik 15era egin beharko dute. Ondoren, ikasle berrien matrikulazio berrespena uztailaren 2tik 15era egingo da.
IZena emateko Irungo Udalaren orrialdera sar daiteke baina aurrez aurre egin nahi duenak musika eskolara gerturatu beharko da, 08:30etatik 18:30era bitarteko ordutegian. Uztaileko ordutegia, berriz, 08:30etatik 18:30etarakoa da, astelehenetik ostiralera. HAZeko autozerbitzu terminalak ere erabil daitezke, ohiko ordutegian.