Jubenil mailako zesta punta partidak, igandean
Bi partida jokatuko dituzte. Jokalariak Beñat Bereau Sagarzazu, Joar Laka Gartzia, Beñat Barbero Manterola eta Jon Zazpe Esparza izango dira.

Martxoaren 16an (igandea), 11:00etan, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jubenil mailako zesta punta partidak jokatuko dira.
Lehen partida Beñat Bereau Sagarzazu eta Joar Laka Gartziaren artekoa izango da eta bigarrena, Beñat Barbero Manterola eta Jon Zazpe Esparzaren artekoa.