Hurrengo Munduari Bira blokean, Asia ezagutzera
Kateako haurtxokoan egingo dira tailerrak, hilaren 22an eta 29an, eta apirilaren 5ean eta 12an.

Munduari Bira programaren laugarren blokea hilaren 22an eta 29an, eta apirilaren 5ean eta 12an egingo dira Kateako haurtxokoan (Araba kalea, 46). Oraingoan Asia ezagutzera pausatuko dira guraso eta haurrak eta izena emateko epea bihar irekiko da eta hilaren 19an itxi.
Bertaratzen direnek Onigokko jolasak egingo dituzte, mandala erraldoiak margotu eta Nutela Fruit Rolls kozinatu. Gainera, blokearen bukaera ospatzeko Holi jaialdia egingo dute. Saioa 10:00etan hasiko da eta 13:00etan bukatu.
Azken blokea Ozeania izango da eta maiatza eta ekaina artean egingo da. El Rancho haurtxokoan egingo da, San Migelen. Informazio guztia Gazteartean orrialdean topa daiteke.