Flamenkoz bustiko da Irun larunbat honetan
'Al otro lado del duende - Flamenca de sal' taularatuko dute Soledad Ruz eta Kelian Jimenez dantzariek. Sarrerak eros daitezke jada.

Soledad Ruz koreografoaren azken proiektu artistikoak lur hartuko du larunbat honetan Amaia KZn 20:00etan eta Al otro lado del duende – Flamenca de sal ikuskizuna eskainiko du. Ruz da dantzari nagusia eta Kelian Jimenez da bere dantza laguna. Beraiekin batera hainbat musikari izango dira: Angel Jimenez kantuan, Kilino Jimenez gitarran eta Jose Ramon Jimenez pianoan.
Bost pieza ditu obrak eta protagonistak flamenkoaren munduan eta bere sorterrian (Donostia) biizi izan dituen fase bakoitza kontatuko ditu zati bakoitzean. Bere bizitzaren eta ibilbide artistikoaren laburpena egingo du horrela.
Sarrerak 8,50 euro balio ditu eta turismo bulegoan, Amaia KZren sarreren orrialdean edota aretoko txarteldegian bertan eros daitezke.