Fermin Vila eta Iratxe Sorzabalen egungo egoeraz mintzatuko dira
Sare Bidasoak bi preso politiko irundarren egoera politikoari buruzko hitzaldia antolatu du. Hilaren 24an izango da, Palmera Montero gunean.

Zaballako espetxean daude egun Fermin Vila Fermo eta Iratxe Sorzabal euskal preso politiko irundarrak eta haien egungo egoera politikoaren berri emateko hitzaldia antolatu du Sare Bidasoak. Saio honetan Sorzabalek Espainiako Auzitegi Nazionalean igaro berri duen epaiketa izango dute ere hizpide.
Palmera Monteron elkartzeko deia egin dute hilaren 24an, 19:00etan. Hitza hartuko dute Haizea Ziluaga eta Aiert Larrarte abokatuek eta Beñat Uribe-Etxeberria Sare Gipuzkoako arduradunak. “Etorri, azalpenak entzun eta nahi izanez gero zure iritzia eman. Denon ahaleginak beharrezkoak dira etxera ahalik eta azkarren ekar ditzagun”, azaldu dute.