Cimasub itsas ziklo internazionala bueltan da
Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko maitasuna eta errespetua transmititzea da.

Cimasub itsas ziklo internazionala Hondarribian lurreratuko da datozen egunetan; hilaren 27, 28 eta 29an Itsas Etxean Auditoriumen proiektatuko dituzte itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko maitasuna eta errespetua transmititzea helburu duten filmak.
1975ean sortu zuen Realeko Itsaspekoak elkarteak ziklo hau. Izan ere, elkartean “itsasoaren maitaleak” dira, eta honako formatu honek irudien bidez ozeanoek ezkutatzen duten edertasuna eta aldi berean, bizi duten egoera larria azalerazteko balio duela adierazi dute.
48. edizioa izango da aurtengoa, horrek esan nahi du instituzio, babesle eta laguntzaileei esker, munduko itsas festibalik iraunkorrena izan dela. Gainera, urtez urte, edukien kalitatea hobetzen saiatzen direla esan dute ere, “ikuslegoa gehiago sentsibilizatzeko eta leku gehiagotara heltzeko”.
Azken Cimasub Tourrak “sekulako arrakasta” izan zuen. Guztira 20.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute azken hilabetetan zehar antolatutako ekintzetan. 57 sesio antolatu zituzten 27 hiritan. Hortaz gain, 20 argazki erakusketa eta Urpeko Txikizikloa deituriko ikasle programak antolatu zituzten, Euskadiko 31 ikastetxeetan.
Egitaraua:
- Itsaspeko Zinema: Martxoak 27, 28 eta 29, Itsas Etxea Auditorium-ean, 19:00etan.(Sarrerak doan leihatilan eta webgunean)
- Argazki erakusketa: Martxoaren 14tik 30era, Itsas Etxea Auditorium-ean.
- Itsaspeko Txikizikloa: Martxoak 27, Itsas Etxea Auditorium-ean, 10:00etan.
- Itsaspeko Adinzikloa: Martxoak 25, San Gabriel Egoitzan, 17:30ean.
Lehen saioa (hilak 27)
- Shark man – The depths within (Petet Loeske)
- Kallakoi – El mar de las meigas (Jorge Martinez)
- Metropolis – A day in reef city (Luca Keller)
- Nadar con fantasmas (Daian Ramos)
- Urak Lawoi, Brothers of sea (Telmo Iragorri eta Manuel Coronado)
Bigarren saioa (hilak 28)
- A dragons dance (Dean Spraakman)
- Equilibrio. El balance oculto del océano (Juan Carlos Garcia)
- Anima Oceani (Rafael Herrero)
- Islas Cíes: biodiversidad amenazada (Jose Irrisarri)
- Sharks (Leandro Blanco)
- Momentos (Jose Carlos Rando)
- Islas Canarias, Arrecifes de Lava (Rafa Herrero)
Hirugarren saioa (hilak 29)
- Red alert on corals (Oliver Burgeois eta Emma Josefina Petterson)
- Raja ampat. The last paradise (David Galvañ)
- A true plastic neutral fishery (Pepe Brix)
- Magic of the macroverse (Alfred Schaschl=
- Cimasub 2024ko irudirik onenak
- Heart of the sea (Shireen Rahimi)
- Nika – El calderón tropical (Jose Hernandez eta Felipe Ravina)