'Aun es tiempo de feminismo' bihar Amaia KZn
Sarrera doakoa da baina gonbidapena lortu behar da bertaratzeko, ohiko bideetan.
Espainiako Estatuko feminismoaren iragana, oraina eta etorkizuna marraztuko dituen mapa osatzen aritu diren emakumeak pantaila handian ikusteko aukera egongo da bihar (hilak 14) Amaia KZn. Aún es tiempo de feminismo dokumentala proiektatuko dute 19:00etan eta lanaren bi zuzendariak bertan izango dira, Teresa Lozano eta Zua Mendez.
Lan honetan Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriei buruzko 2004ko Lege Organikoa izango da protagonista eta hitz egingo dutenak feministak diren abokatuak, politikariak, filosofoak eta emakumeen eskubideen aldeko aktibistak izango dira. Analisiak egingo dituzte.
Sarrera doakoa da baina gonbidapena lortu behar da bertaratzeko turismo bulegora gerturatuta edota Amaia KZren sarrerak erosteko webgunean. Halaber, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago Amaia KZko leihatilan sarrera lortzeko aukera egongo da.