'Una bofetada no es nada' antzezlana, ostiral honetan
Genero eredu zaharkituak lantzen dituen obra da Emakumeen Etxean oholtzara igoko dutena. Emakumeen Etxean da, 18:30ean.

Elkarrizketa Feministak programaren barruan hitzordua finkatu dute ostiral honetarako (hilak 14) Emakumeen Etxean eta Una bofetada no es nada antzezlana taularatuko dute. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta sarrera librea da, aretoa bete arte.
Obra hau Belen Cruzek (Donostia, 1963) eta Patxi Perezek (Irun, 1967) sortutakoa da eta haiek interpretatzen dute ere. Umorea baliatzen dute emakumeen eta gixzonen arteko harremanetan erabiltzen diren genero eredu zaharkituei buruz hitz egiteko. Hausnarketa esanguratsuak egingo dituztela aurreratu du Irungo Udalak eta behin antzezlana bukatuta egingo den solasaldian gai horiei helduko diete.