Pantailen erabilerari buruzko formakuntza saioa antolatu du Gotti Burua taldeak
Udalak babesturako egitasmoa da, eta bi zati izango ditu. Lehen saioa ikasleekin egingo dute, eta bigarrena familiei begirakoa izango da.

Gotti Burua taldeak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, gazteek egiten duten pantailen erabilerari buruzko formakuntza saioa antolatu du. Azaldu dutenez, azken urteotan pantailen erabilera asko handitu da eta gazteek horien inguruan egiten duten erabileran arreta jartzea beharrezkoa dela iritzi dute.
Miren Ros adituaren eskutik gidatutako saioa izango da. Gaia osotasunean lantzeko formakuntza ikasle eta familiekin egitea proposatu da, “mezu bateratuta jasotzea nahi dugulako” azaldu dute. Ondoren, familia bakoitzean elkarrizketa eta hausnarketa sustatzeko.
Bi saio antolatu dituzte, lehena ikastetxe guztietako 6. mailako ikaskideekin egingo dute eta bigarrena (gurasoei begirakoa) hilaren 12an izango da, arratsaldeko 17:30ean, kultur etxean.