Kooperatuz sariak, printzipio kooperatiboak saritzeko
Hirugarrenez antolatu ditu sari hauek BDSKoopek, eta berrikuntza gisa Gipuzkoatik haratagoko euskal kooperatibek ere parte hartu ahalko dute.

Hirugarren urtez segidan antolatu ditu BDSKoopek Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Sailaren babesarekin Kooperatuz sariak, printzipio kooperatiboak saritzeko. Aurtengo berrikuntza nagusia da EAEko kooperatiba eta lan sozietate guztiei irekita egongo dela, hau da, ez dira Gipuzkoara mugatuko eta EAEn helbidea duen ekonomia sozialeko enpresa orori zabalik egongo da. Horrez gain, ez dute kontutan hartuko kooperatibaren eratze urtea.
Aurtengo edizioaren asmoa, beraz, printzipio kooperatiboen aplikazioak eta horiek aurrera eramateko bide eta aukera anitzak, eta denboran hauek mantentzeko gaitasunak erdigunean jartzea da. Horiei emango diete protagonismoa. Sariaren bueltako informazio gehiago jakiteko, honako orrialde honetara joan behar da.
Sariak emateko kontutan hartuko dituzte printzipio kooperatiboak zazpi dira eta horiek Kooperatiben Aliantza Internazionalean ezarri zituzten 1895ean. Oinarri hauek gizarte ekonomiako erakundeen jardueraren zutabe dira eta honako hauek dira: kideen kudeaketa demokratikoa, kidetza irekia eta borondatezkoa; kideen parte hartze ekonomiko beharrezkoa; autonomia eta independentzia; kooperatiben arteko lankidetza; komunitatearekin konpromisoa; eta hezkuntza, formakuntza eta informazioa bermatzea.
Bi sari egongo dira. Batetik, izaera demokratikoari saria banatuko dute, 1.500 eurokoa eta printzipio kooperatiboen betetzea barrura begira da baloratuko dutena; bestetik, komunitate eta beste kooperatibekiko lankidetza eta interesa saria esleituko dute, 1.500 eurokoa ere eta kasu honetan, printzipio kooperatiboen betetzeari emango diote, baina kanpora begira.
Lehiaketan parte hartzeko kooperatiba edo sozietatea laboral izan behar da, eta BDSKoopen ageri den galdetegia bete behar da. “Erraza eta azkarra da. Aukera eman nahi dugu balio kooperatiboen inguruan hausnartzeko, baina baita parte hartzea sustatzeko”, azaldu dute. Apirilaren 11a baino lehen bete behar da formularioa eta epea bukatzen denean, erantzun guztiak epaimahaiak kualifikatuko ditu.
Epaimahai osatuko duten kideak honako hauek izango dira: Mirene Arri (Elkar-lan); Beñat Irasuegi (Koopfabrika); eta Itziar Barinaga Rementeria (Gezki).
Informazio gehiago jasotzeko korreo bidez eskatu beharko da edota telefono bidez kontaktatu: 843 740 198. Irabazleek ezinbestean sari banaketa ekitaldira joan beharko dute saria jasotzeko. Emaitzak aurretik kontsultatzeko aukera eskainiko BDSKoopek haien orrialdean.