Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadura bilketekin aurrera
Bi hitzordu berri ezarri ditu Hondarribiko Pentsiodunen mugimenduak: hilaren 12an eta 16an.

Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraituko du Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak. Bihar (hilak 12) Hondartza Kiroldegian izango dira 09:00etatik 13:00ak arte. Hilaren 16an, berriz, Kirol kaian izango dira 11:00etatik 13:00ak arte.