Bost hondarribiar lehiatuko dira GRABNI txapelketan
Igande honetan hasiko da GRABNI federazioen arteko txapelketa. Gipuzkoako hautatzaileak bost puntista hondarribiar deitu ditu taldea osatzeko.

Igande honetan hasiko da GRABNI federazioen arteko txapelketa. Hau da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde, Nafarroa eta Errioxako (Espainia) ordezkaritzak lehiatzen diren txapelketa.
Aurten bost Hondarribiar arituko dira Gipuzkoako selekzioarkin lehian, guztiak zesta punta modalitatean: Julen Basterra Larzabal, Mattin Bereau Sagarzazu, Oier Kanpandegi Oiarzabal, Oier Rodrigo Vicente eta Manex Zamora Etxebeste.
Ligaxkako lehen jardunaldia (hilak 16) etxean jokatuko du Gipuzkoak Nafarroaren kontra. Guztira bost jardunaldi izango dituzte, eta 7 finalera heltzea lortzen badute. Azken hau maiatzaren 7an izango da.