Itziar Lopez irundarra bigarren, Gipuzkoako Ezti Lehiaketan
Zegaman egin zen lehiaketa eta Bidasoko Erlezainen Elkarteko Lopez irundarrak eraman zuen bigarren saria.

Erlezain Eguna izan zen atzokoa. eta aurten ere, Gipuzkoako Ezti Lehiaketa egin dute Zegaman. Aurtengoa 25. edizioa izan da eta Bidasoan badago zer ospatu: bigarren ezti hoberenaren aitortza Irungo Itziar Lopez erlezain eta irakaslearentzat izan da. Rafa Gorrotxategi gozogileak eta Denis Perez zinegotziak eman diote saria. Lopez, Bidasoko Erlezainen Elkarteko kidea da eta pasa den urtean erleen desagertzeari buruz aritu zen solasean.