Kirolaren bidez sareak sortzen
II. Emakumeak Korrika topaketa egin zuten hilaren 9an. 100 emakume inguruk parte hartu zuten, korrika zein oinez.

Emeki Elkarteak, Hondarribiko Udalarekin eta Eroskirekin elkarlanean, II. Emakumeak Korrika topaketa antolatu zuen iganderako. Hasiera batean azaroan egin behar zen topaketa hau, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, baina orduko hartan alerta laranja ezarri zutenez bertan behera geratu zen.
Igande honetan, bai, lortu zuten topaketa aurrera ateratzea, eta sekulako arrakastarekin gainera. 100 emakume inguru bertaratu ziren Emeki elkarteak egoitza duen Molla kalera.
Zenbaitek oinez egin zituzten elkarteak antolatutako 5 kilometroak, besteek korrika. Baina denek helburu berberarekin: “herrian barrena emakumeak kirola eginez batzeko”.







