Gaur hasiko da Hondarribiko surf irakasleari epaiketa
Adingabeei sexu gehiegikeriak egitea egotzita 85 urteko kartzela zigorra eskatzen du Gipuzkoako Fiskaltzak.

Gaur hasi eta 21era bitarte epaituko dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian adingabeei sexu gehiegikeriak egitea leporatuta 2021ean Ertzaintzak atxilotu zuen surf irakaslea. Ateak itxita egingo dute epaiketa.
Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko zigorra eskatzen du guztira: 84 urteko zigorra, 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik; eta urtebeteko zigorra, haur pornografiako edukiak edukitzeagatik.