Espaloi berria, Araba kalearen eta Oiakinta bidearen artean
Espaloi berria errepidearekiko paralelo eraikiko dute eta 130 metro luze eta 2,20 metro zabal izango ditu.

Araba kalearen eta Oiakinta bidearen artean espaloi berri bat eraikitzeko lanekin hasiko dira bihar. Hain zuzen, GI-3452 errepidearen alboari dagokio berrituko duten zatia eta 130 metro luze eta 2,20 metro zabal izango ditu. Excavaciones y Transportes Orsa enpresari esleitu dizkiote lanak eta aurrekontua 167.378,27 eurokoa da. Hiru hilabetetan burutu behar dituzte lanak.
Errepidearekiko paralelo dagoen oinezkoentzako bideari jarraipena emango dio. Espaloiaren luzetara, argiztapen sare bat instalatuko dute ere, sei argi punturekin eta bakoitzak 8 metro izango ditu. Euri urak biltzeko saneamendu hori berriak jarriko dituzte ere eta oinezkoak Araba kalera ez erortzeko baranda bat eraikiko dute.