ILCA4 modalitateko Espainiako Txapelketa Hondarribian
Egun guztietan eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia eta igandean arratsaldeko 18:00etan egingo dute sari banaketa eta itxiera ekitaldia.

Hondarribian ILCA4 modalitateko Espainiako Txapelketa jokatzen ari da uneotan. Hilaren 5ean hasi (asteazkena) eta hilaren 9an (igandea) amaituko da lehia. 10 erkidego ezberdinetako 140 estropadalarik parte hartuko dute, 16 eta 18 urte azpiko kategoriatan.
Lehiakideen arteko maila ikusteko eta talentu berriak deskubritzeko baliagarria izateaz gain, entrenatzaileak, epaileak, arbitroak eta sektoreko profesionalak elkartzeko aitzakia izaten dira txapelketa hauek.
Egun guztietan eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia eta igandean arratsaldeko 18:00etan egingo dute sari banaketa eta itxiera ekitaldia. Asteburuan lehia bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dela jakinarazi dute Hondarribiko Klub Nautikotik. Informazio gehiago 943 22 45 30 telefonora deituta.
Besteak beste, Blanca Ferrandok (Munduko optimist txapelduna), Marta Ferrandok (Europako kopako 16 urte azpiko txapelduna), eta Iker Mujikak (Taldekako munduko optimist txapelduna) parte hartuko dute Hondarribian.
Txapelketa Hondarribiko Klub Nautikoaren egoitzan antolatu da eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Hondarribiko Udalaren, Euskadiko Kirol Portuaren eta Arrantzaleen Kofradiaren laguntza jaso du ere.