Suediako ikasleak Hondarribira etorri dira
Ama Guadalupekoa ikastetxearekin egiten du elkartrukea Suediako Hvitfeldtska Gymnasiet ikastetxeak. Harrera egin die udalak.

Gaur goizean Hondarribiko Udalak harrera egin die Suediako Hvitfeldtska Gymnasiet ikastetxeko ikasleei. Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleekin elkartrukea egiten dute urtero eta udalak “bere aletxoa” jarri nahi izan du. “Ez da bakarrik beste herri bat ezagutzea, elkar ezagutzea eta batak bestearengandik ikastea ere bada” esan du Igor Enparan alkateak areto nagusian.
Elkartrukeak “Europako biztanleek beren artean ezagutzeko eta elkar aberasteko” helburua du.