Plaiaundi ikastetxeak aparkalekuko zati bat patio bilakatu du
Patioa komunitatea egiteko diseinatu dute eta eremua diseinatzeko, baliabide naturalak baliatu dituzte.

Plaiaundi ikastetxeko patioko zati batek aparkatzeko eremua izateari utzi eta aisialdirako gunea izatera igaro da. Aldaketa hau ikastetxeko zuzendaritzak diseinatutakoa da eta berrantolaketa honen helburua “presazko eta kez beteriko eremua” aisialdi gunea bihurtzea izan da. Halaber, gune hau ikastetxeko ikasleen arteko harremanak sendotzeko eremua izatea nahi dute.
Aldaketa hau “aurrerapausoa” izan dela uste du zuzendaritzak, jasangarritasunaren alde. Izan ere, eremu hau natura, birziklatzea eta bizikidetza sustatzeko eremua izango da. Horrez gain, eremu hau sortzeko material birziklatuak eta naturalak erabili dituzte, hala nola, zuhaitz enborrak, egurrezko taulak, eta gurpil zaharrekin zein obretako edukiontziekin sortutako jardinerak.
Erabilitako materialarekin ekonomia zirkularrarekin eta hondakinak gutxitzearekin duten konpromisoa argi erakutsi dutela azaldu du zuzendaritzak. Orain, espazio honekin, ikasle eta irakasleek espazio goxo eta armoniadun batez gozatzeko aukera izango dute. Harremanak sendotzeko balioko duela adierazi dute, hezkuntza komunitate hurbilagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko.