IrunMarketen deskontuak, maiatzaren 5etik 15era
Kodeak hilaren 31ra arte eska daitezke eta eskatzaile bakoitzak bost kode jasoko ditu. IrunMarket plataforman erabiltzeko izango dira.

Irun Marketen hilabetea izango da martxoa; hala iragarri du Irungo Udaleko ordezkari Nuria Alzagak. Izan ere, hilabete honek iraun bitartean, IrunMarket online plataforman erabiltzeko deskontu kodeak eskatu ahalko dira. Guztira, 30.000 euroko inbertsioa egin dute kanpaina honetan eta horiek Irungo Udalaren egoitza elektronikoan eska daitezke.
Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake eta bost deskontu kode jasoko ditu mezu elektroniko batean. Kode horiek maiatzaren 5etik ekainaren 15era bitartean erabili ahalko dira Irun Market plataformarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Kode berbera saltoki batean baino gehiagotan ez erabiltzeko, erosketak bereiz egin beharko dira saltokiko. Beraz, saski birtualean establezimendu bateko baino gehiagotako produktuak badaude, kodeak ez dira erabilgarri egongo. Kode bakoitza erabiltzeko 30 eurotik gorako gastua egin beharko da.
Irun Commerce Lab
Irungo merkataritza berritzeko laborategi berriko lanak bukatzear direla jakinarazi du udalak. Serapio Mujika kalean kokatu dute eta asmoa dute hilabete honen bukaeran inauguratzekoa. Merkataritza esparruko enpresen digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko topagune eta esperimentazio gune bat izango da.