Donostiako M8ko manifestaziora joateko geldialdiak deitu dituzte
Hondarribian, Ama Guadalupekoa ikastetxe parean geratu dira; Irunen, berriz, Euskotrenen Irun Kolon geltokian.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hainbat deialdi egin ditu Emakumeen Nazioarteko Egunerako eta horietako bat Donostian da. Hain zuzen, Antiguako tuneletik irtengo dira 12:30ean eta Bidasoan elkarrekin joateko geldialdiak adostu dituzte. Hala, Hondarribian 11:15ean geratu dira Ama Guadalupekoa ikastetxe parean, E21 autobusa hartzeko. Irunen, berriz, Euskotrenen Irun Kolon geltokian egin dute hitzordua 11.00etan.