Dario de Regoyos kaleko eskailera mekanikoak, geldituta
Maila katea aldatzen ari dira eta lan horiek bi hilabete iraungo dituzte. Bien bitartean, ondoko igogailua erabiltzea gomendatu du udalak.

Dario de Regoyos kaleko eskailera mekanikoen goranzko tarte luzea geldituta dagoela jakinarazi du udalak eta segurtasun arrazoiengatik dela azaldu dute. Izan ere, maila katea aldatzeko lanak egiten ari dira eta horiekin bukatu arte egongo dira itzalita.
Instalazio eta muntaketa lanak bi hilabetean burutzea aurreikusi dute. Asko jota, 20 aste beharko dira geldirik obra guztia bukatu arte, udalaren arabera. Eskailera mekanikoak zerbitzurik gabe dauden bitartean, kale horretan bertan dagoen igogailu bertikala erabiltzea gomendatu du udalak, ordezko aukera gisa.