Maite Larburu musikariak ondu du SoinuLabor programaren azkena
Hilaren 7an aurkeztuko dute Larbururen lana. Podcast bat egin du, eta lanak Auskalo liburu denda du ardatz. Oiasso Museoan da saioa.

SoinuLabor programaren azken edizioa aurkeztuko dute hilaren 7an, Oiasso Museoan, eta Maite Larburu musikaria izango da bertan.
Auskalo-Buskalo: Desagertutako liburu denda baten soinuaren bila du izena proiektuak, eta podcast bat da azken emaitza. Lan horretan Larburu liburu dendaren soinuaren bila abiatuko da, eta Josune Urrusolo eta Mertxe Tranche dendaren arduradunen esperientziak bildu ditu musikariak.
Podcasta udaleko webgunearen Emakumeen aztarnak Irunen atalean txertatuko dute.
Lanaren aurkezpena 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa da. Saioan Maite Larburu, Josune Urrosolo, Mertxe Tranche eta Parean elkarteko Ainara Lopez izango dira.
SoinuLabor proiektuaren helburua “musikaren ikuspegi tradizional eta klasikoenetik aldentzen diren esperientziak sustatzea” da.