Larunbatean zabalduko dute kiroldegietako ikastaroetako izen ematea
Hilaren 8an –larunbata– hasiko da 2025eko bigarren hiruhilekoan Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako ikastaroetako izen emate epea.

Irungo Udaleko Kirol arloak jakinarazi duenez, datorren larunbatean –hilak 8– irekiko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako ikastaroetan izena emateko epea.
Izena webgunean, NEO Irun aplikazioaren bidez edo harrera gunean eman daiteke. Alabaina, informazio gehiagorako, egin klik hemen.
Nork eman dezake izena?
- Gaur egun ikastaroetan izena emanda ez dauden abonatuak edo izena emanda egon arren beste ikastaro batzuetan izena eman nahi dutenak.
- Abonatu ez diren pertsonak, ikastaroetan izena emanda egon edo ez.
Datak
- Hilak 8, larunbata: mailaketa probak, 10:00-12:00, Artalekun. Gaur egun ikastaroetan izena eman ez dutenentzat edo azken 12 hilabeteetan maila egiaztatu ez dutenentzat.
- Hilak 10, astelehena: 08:00, abonatuentzako izena emateko epearen irekiera.
- Hilak 12, asteazkena: 08:00, abonatu gabekoen izena emateko epearen irekiera.