Traka finala egingo da inauteriak bukatzeko
Sardina ehorztean eta Zanpantzar erretzean, Santiagoko Deabruek bukaerako traka egingo dute.

Gaur bukatuko dira inauteriak Sardinaren ehorzketarekin eta Zanpantzar erretzen. Aurreratu Kultur Elkartekoak bertan egongo dira eta Foru kaletik abiatuko dute desfilea, Kale Nagusira joango dira eta San Juan plazan bukatuko dute. Desfilea 19:30ean hasiko da, eta erreketa bukatzean, 20:30ean, traka final bat egingo dute Santiagoko Deabruek; betiere euririk ez badu egiten. Udalak adierazi du pertsona bakoitzaren ardura izango dela bertara gerturatzea, bertan sortu daitekeen iskanbila dela-eta.