HAPO-ren hasierako onespenari egindako alegazioak erantzungo ditu udalak
Hondarribiko Udalak HAPO-ren hasierako onespenari alegazioak egiteko epea zabaldu zuen 2023an. Interesdunek aste honetan jasoko dute erantzuna.

Hondarribiko Udalak HAPO-ren hasierako onespenari alegazioak egiteko epea zabaldu zuen 2023an. 124 interesdunek baliatu zuten aukera. Horiek egindako ekarpenak jaso, landu, eta erantzuna prestatzen aritu dira udalean.
Lan hori egin ondoren, aste honetan jasoko dute interesdunek erantzuna, posta arrunt zein elektroniko bidez. Aurreratu dutenez, erantzunak “pertsonalizatuak” izango dira.
Herritar zein elkarteek jasotzeaz gain, alegazio guztiak jasotzen dituen dokumentua udal webgunean zintzilikatuko dutela adierazi du udalak. Hori egin baino lehen, ostegun goizean, Udal Batzordea deituko dutela esan dute ere, eta ostiral goizean prentsaurrekoa deituko dute.