Ohiturari jarraiki "dolu latzez" jantzita joan behar da. Segizioa 19:00etan puntuan irtengo da Kai Zaharretik.
Hondarribiko Zumardikoak elkarteak sardinaren ehorzketa ospatuko du. Azaldu dutenez, urte asko dira Hondarribian sardinaren ehorzketa ospatzeari utzi zitzaiola eta tradizioa berreskuratzeko prest agertu dira.
Hilaren 4an, bihar, egingo dute ospakizuna, arratsaldeko 19:00etan. Parte hartzeko beharrezkoa da “dolu latzez” jantzita joatea. 18:45erako Kai Zaharrean egoteko deia egin dute.
Portu auzoko kaleetan barna abiatuko da segizioa, Kale Nagusira heldu arte. Ondoren, Damarri plazara jaitsi eta sardina jana egingo dute, txox eta guzti.