Saharako bandera udaletxeko balkoian, bertako errepublika aldarrikatzeko
49 urte bete dira gaur Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela eta udalak bat egin du "ospakizun historiko" honekin.

Gaur, 49 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapena egin zela eta ospakizun historiko hau ospatzeko herrialde honetako bandera jarri du udaletxean Irungo Udalak. Modu honetan sahararrekin udalak hartuta daukan “konpromiso sendoa” berretsi dutela beste urte batez gogoratu dute.
Ospakizun egun honetan harrera egin diote Txingudi Sahararekin Tadamun elkarteari eta bertan izan da Gorka Alvarez Giza Eskubideetako, Memoria Demokratikorako eta Lankidetzarako ordezkaria.