Uxia Pereira atletak errekor berria ezarria du
Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu da eta BATeko atleta askok marka pertsonalak hobetu dituzte. Besteak beste, Uxia Pereirak Galiziako errekor berria finkatu du.

Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu da pasa den asteburuan Madrilen (Espainia) eta BATeko atletek maila handia erakutsi dutela adierazi du klubak berak. Pista estalian aritu ziren lehian jokalari andana eta hauek dira lortutako emaitzak:
- Douae Ouboukir: seigarren postua 3.000 metro, 9:38,66 minutu.
- Uxia Pereira: zazpigarren postua 60 metro hesietan, 8,38 segundo. Marka pertsonala hobetu du.
- Victoria Briso: seigarren postua 3.771 punturekin proba nahasietan.
- 60 metro hesietan 8,71 segundo.
- Altuera jauzian 1,67 metro.
- Pisu jaurtiketan 11,53 metro.
- Luzera jauzian 5,35 metro.
- 800 metrotan 2:29,81 minutu.
- Iker Arozena: bederatzigarren postua luzera jauzian 7,28 metro.
- Carla Arwen Martinez: 60 metro lisoetan hamahirugarren postua 7,51 segundo.
- Aitor Fernandez: hamahirugarren postua 4.889 punturekin proba nahasietan.
- 60 metrotan 7,24 segundo.
- Luzera jauzian 6,31 metro.
- Pisu jaurtiketan 10,02 metro.
- Altuera jauzia 1,84 metro.
- 60 metro hesietan 8,78 segundo.
- Pertika jauzian 4,65 metro.
- 1.000 metrotan 2:57,57 minutu.
- Irune Muguruza: hogei eta laugarren postua 400 metrotan 56,24 segundo.
- Lucia Valero: hemeretzigarren postua 1.500 metrotan iraupen erdiko proban, 4:34,43 minutu.
- Ainhoa Idoiaga: hogeigarren postua 800 metrotan 2:12,44 minutu.
- Malen Martinez: marka pertsonala hobetu zuen 60 metro hesietan 8,48 segundo. Final aurrekoetan sailkatu zen baina ez zuen finalerako txartela lortu. Azken marka 8,63 izan zen. Galiziarrak, gainera, Galiziako errekor berria finkatu du.
- Alaine Agerralde: 200 metrotan aritu zen 24,82 segundo.

Malen Martinez 60 metro hesietan.
Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa
Anoetako Belodromoan Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan parte hartu dute 20, 18 eta 16 urtez azpiko kategoriako atletek. Harrobiak ordezkatu zuen BAT. Hona hemen emaitzak:
16 urtez azpiko kategoria:
- Olatz Elizasu: Euskadiko txapelduna pisu jaurtiketan 9,81 metro eginda.
- Noa Garcia: bigarren postua altuera jauzian 1,50 metro.
- Naia Piquer: 1.000 metrotan 3:04,95 minutu eta gutxieneko marka Espainiako estatuko 16 azpikoetarako.
- Jon Andiano: urrezko bi domina. 60 metrotan 7,45 segundorekin eta 300 metrotan 37,22 segundo.
18 urtez azpiko kategoria:
- Eñaut Arburua: lehenengo postua 400 metrotan 50,93 segundorekin.
- Jon Gajate: lehenengo postua 60 metro hesietan 8,26 segundorekin.
- Markel Garrancho: lehenengo postua 200 metrotan 22,42 segundorekin.
- Imanol Ibarbia: bigarren postua pertikarekin 4,00 metrorekin.
- Ibai Anaut: hirugarren postua jauzi hirukoitzean 11,66 metrorekin.
20 urtez azpiko kategoria:
- Ander Aramendi: Euskadiko txapelduna 1.500 metrotan 3:57,91 minuturekin.
- Izaskun Sanz: zilarrezko bi domina. 800 metrotan 2:22,04 minuturekin; 1.500 metrotan 4:55,44 minuturekin.
- Irati Erro: brontzezko domina 800 metrotan 2:23,52 minuturekin.
- Leire Martiarena: 200 metrotan zilarrezko domina 25,48 segundorekin. Marka pertsonala hobetu du.
Euskadiko Eskola Crossa
Amurriora joan dira harrobiko haurrak Euskadiko Eskola Cross Txapelketan parte hartzera. Bertan parte hartu dute klubetako taldeek eta autonomia erkidegoetako selekzioek. BATeko mutilak joan ziren bertara eta bigarren sailkatu ziren kluben arteko sailkapenean.
Bertan izan ziren parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Kaiet Arruabarrena Virto (seigarren postua); Telmo Nausia Martin (hamalaugarren postua); Danel Laporte Alzola (hogei eta batgarren postua); Lier Arregi Alegria (hogei eta seigarren postua); eta Ibai Erguin Otaño (berrogei eta batgarren postua). Bestalde, Emakumeen kategorian Maren Martin aritu zen Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz. Sailkapenean 26. bukatu zuen Martinek.

Euskadiko Eskola Crosseko neska mutilak.