Montañenea eremuko etxebizitzen operazioa "azken hamarkadetako eskandalagarriena" EAJren ustez
Abotsanitzek Montañenea eremurako proposatu duen hirigintza operazioaren inguruko informazioa igorri eta aurreko gobernuak bertan egin asmo zuen operazioa deitoratu du ohar baten bidez. EAJk horri erantzu dio.

Abotsanitzek Mendienea edo Montañenea egitasmoaren barruko etxebizitzen operazioan etxebizitza publikoak ere eraikiko dituztela adierazi du aste honetan, baina EAJren ustez, “azken hamarkadetako proposamen eskandalagarriena” da honakoa.
Jeltzaleek diotenez, sare sozialetan “likeak” lortzeko eta “herritarren artean zalantzak sortzeko gehien komenik zaizkien datuak besterik ez” dituzte eman, operazioa “bere osotasunean ulertzeko” beharrezkoak diren xehetasunak aipatu gabe.
Gaiak “ondo azaldua izatea merezi” duela gaineratu du EAJ alderdiak, eta “desinformazioaren aurka” borrokatuko dutela ziurtatu dute. Baina horretarako “errealitate osoa jakin nahi duten herritarrak” behar dituztela.
“EAJk 900 etxebizitza sozial inguru martxan jarri eta entregatu ditu, eta ia 4.000 pertsona bizi izan dira Puntalen, Errebellinen, Amute-Kostan, Komentuaurren, Muliaten, Kandido Sasetan. Bidezkoa al da 4.000 pertsona horiek etxe horietan bizi direla lotzea aberatsentzat pentsatutako eta pelotazo urbanistikoetan oinarritutako etxebizitza-politika bati esker? Horixe dio Abotsanitzek” deitoratu dute.
Hortaz gain, Abotsanitzek “sukalde lanetan” diharduela adierazi du oharrean, baina oposizioko alderdi nagusiko kideek gardentasun faltarekin lotu dute honakoa. Haien ustez udal gobernuak jendaurrean jakinarazi beharko lituzke izapidetzearekin lotutako datuak, eta ziurtatu dute EAJk negoziatzen duenean ez dagoela “pelotazorik”.
Azkenik, hilaren 27an (osteguna) egingo den osoko bilkuran udal gobenuko kideei azalpenak esakatuko dizkietela baieztatu dute, eta erantzun argiak espero dituztela.