Plaiaundi ikastetxeak mahaiak eta aulkiak eman dizkio Seaskari
Senpereko Kattalin Elizalde ikastolari eman dizkiote 180 mahai eta 295 aulki. Garraio eta Logistikako ikasleak arduratu dira logistikaz.

Plaiaundi ikastetxeak eta Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteak estutu egin dute haien harremana. Zubiak eraiki eta Irungo ikastetxeak 180 mahai eta 295 aulki eman dizkio Senpereko Kattalin Elizalde ikastolari.
Plaiaundik egoera onean dagoen material hau erretiratzeko asmoa zeukan eta ikastolak zeukan beharrari erantzunteko aldaketari ekitea erabaki zuten. Hala, ikastolako hainbat gela berritu dituzte, eta Irunen altzari ordezkapena egin dute.
Aurreko astean egin zuten donazioa eta Garraio eta Logistikako irakasleek antolatu zuten. Ez ziren bakarrik ibili eta Nazioarteko Merkataritza, Garraio eta Logistika eta Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikaria zikloetako irakasle eta ikasleen laguntza ere izan zuten.
Aurreko asteko astearte goizean Plaiaundiko patiora eraman zuten material guztia. Ondoren, ikasleek kontratatutako Taberna Logistics enpresako kamioian kargatu eta estibatu zituzten. Senperera abiatu eta bertako irakasleen laguntzarekin materiala deskargatu zuten. Dagoeneko ikastolako ikasleak materiala erabiltzen ari dira.