2025/2/24

Irun eta Hendaiako suhiltzaile parkeak elkarlanean arituko dira

Hondamendi handien aurrean elkarlanean aritzeko hitzarmena ondu dute eta irailean sinatuko dute ofizialki. Bidasoa osoan izango du eragina.

martxoak 8

Mobilizatzera egin du dei Itaiak martxoaren 8rako

Matxismoaren aurrean "lehen lerroa" hartzera egin dute dei, San Juan plazan, 13:00etan. Hitzaldi bat ere antolatu dute ostegun honetarako.

Plaiaundi ikastetxeak mahaiak eta aulkiak eman dizkio Seaskari

Senpereko Kattalin Elizalde ikastolari eman dizkiote 180 mahai eta 295 aulki. Garraio eta Logistikako ikasleak arduratu dira logistikaz.

memoria historikoa

Saseta gudaria oroitu dute bere erailketaren 88. urteurrenean

Gudari hondarribiarra oroitzeko hilerrira joan ziren Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartekoak.

Ficobaren datuek gora egin dute 2024an

Guztira 285 ekitaldi antolatu ziren iaz eta 145.000 bisitari gerturatu ziren. Ekonomikoki 32,9 milioi euroko inpaktua eragin du.

Real Union ibilbideko pantalana berrituko dute

Pantalana handitu eta konpondu egingo dute. Era berean, pantalanaren inguruko lohia garbituko dute, ponpaketa bidez.

hitza

Inauterietan klik egin, eta bidali Inauselfiak HITZAra

Argazkiak bidaliko dituzten HITZAkideen artean, eta ez direnen artean, sari potoloak zozkatuko ditu hedabideak.

Mozorro lehiaketa antolatu du Bidashop elkarteak

Martxoaren 1ean egingo dute Zabaltza plazan, 11:00etatik 13:00etara. Laugarren aldia da elkarteak lehiaketa hau antolatzen duena.

Eguzkitza eskolak First Lego Leaguen parte hartu du lehenbizikoz

Robotaren jolasean hirugarren sailkatu ziren 4. DBHko ikasleak eta "harro egoteko" lana egin zuten.

'Etxe bat norberarena' liburuan oinarritutako ikus entzunezkoa, Kultur etxean

Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarena da liburua, eta ikus entzunezkoaren testuak zein gidoiak ere bereak dira. Martxoaren 4an izango da emanaldia.

AuzoEKIN egitasmoa aurkeztuko dute bihar udaletxean

Bakardade ez hautatuak eta hauskortasun sozialak 60 urtetik gorako pertsonen osasunean eta ongizatean duten eragin negatiboa prebenitu nahi dute.

Bigarren itzulia garaipenarekin hasi du Biok Txingudik

Neskak Loratzen garaitu zuen Plaiaundin. Zaisa Txingudik, aldiz, joko ikusgarria erakutsi zuen Bilbon jasotako porrotan (65-31).

Euskal Herriko inauteriak, erakusketara

'Herri Ihauteriak' erakusketa dago ikusgai Amaia KZn, martxoaren 4ra arte.

Gehiago