Inauterietan klik egin, eta bidali Inauselfiak HITZAra
Argazkiak bidaliko dituzten HITZAkideen artean, eta ez direnen artean, sari potoloak zozkatuko ditu hedabideak.

Inauteriei begirako sariketa prestatu du OARSO BIDASOKO HITZAk: Inauselfiak du izena. Izenak argi uzten du egitasmoaren misioa: mozorrotu, zeure buruari argazkia atera (bakarka edo taldean, etxean edo kalean…) eta HITZAra bidali. Horrela, zuek bidalitakoekin irudi galeri handia sortuko du euskarazko hedabideak, lau haizetara zabalduko dena. Argazkiak bidaltzeko epe orokorra martxoaren 4ra artekoa izango da, baina trintxerpetarrek hilaren 9ra arte izango dute aukera Inauselfiak igortzeko (astebete geroago izaten dira han inauteriak).
Lanek, edo Inauselfiek hobe esanda, saria izan dezakete. HITZAkide diren parte hartzaileek, zozketa berezi batean parte hartuko dute: haien argazkien artetik zori bidez aukeratua izango denak Sunbillako Angiz Etxeko III. estudioan bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia irabaziko du.
HITZAkideek bakarrik ez. HITZAren bazkide ez direnek ere izango dute sari bat jasotzeko aukera. Hala, hedabidearen harpidedun ez direnek ere bidal ditzakete inauterietako Inauselfiak, eta horien artean Sunbilla Escape Room-en lau pertsonarentzako jarduera zozkatuko da.
Baina, nola bidali irudiak? Erraza da: 688 77 07 52 telefono zenbakiko Whatsapp-era bidali behar dira irudiak. Beraz, gorde zenbaki hori, egin Inauselfiak, eta bidali! HITZAn aterako zarete, eta gainera, sari potoloak irabazteko aukera zuena izango da!