Euskal Herriko inauteriak, erakusketara
'Herri Ihauteriak' erakusketa dago ikusgai Amaia KZn, martxoaren 4ra arte.

Herri Ihauteriak deituriko erakusketa jarri du Irungo Udalak Amaia KZn eta bertan Euskal Herriko inauteri garrantzitsuenen errepaso bat ikus daiteke. Hamahiru pertsonai ezberdin topa daitezke, bost multzotan bereizita: Altsasukoak, Ituren-Zubietakoak, Lantzekoak, Ziburukoak eta Iruñeko Donibane auzokoak.
Irudiez gain, testua txertatu dute. Halaber, hainbat irudi proiektatu dituzte musikaz lagunduta eta horietan pertsonaiak haien habitatetan ikus daitezke. Pasa den larunbatean (hilak 22) ireki zuten erakusketa eta martxoaren 4ra arte egongo da.