'Etxe bat norberarena' liburuan oinarritutako ikus entzunezkoa, Kultur etxean
Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarena da liburua, eta ikus entzunezkoaren testuak zein gidoiak ere bereak dira. Martxoaren 4an izango da emanaldia.

Yolanda Arrietaren Etxe bat norberarena liburuan oinarritutako ikus entzunezkoa egingo dute martxoaren 4an, 19:00etan, Kultur etxean.
Testuak eta gidoia Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarenak dira; kantak eta soinuak, berriz, Peru Galbete Labianorenak.
Honakoa da liburuaren sinopsia:
Habiaren babesa.
Bake operatzailea.
Aukerako ohikotasuna.
Nondik abiatu berriz bat.
Nora itzuli atsegin bat.
Ezeren faltarik ez.
Dena bertan.