Eguzkitza eskolak First Lego Leaguen parte hartu du lehenbizikoz
Robotaren jolasean hirugarren sailkatu ziren 4. DBHko ikasleak eta "harro egoteko" lana egin zuten.

Eguzkitza ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasle talde batek First Lego League nazioarteko txapelketan hartu zuen parte pasa den asteburuan eta probetako batean hirugarren sailkatu dira, robotaren jolasean, hain zuzen.
Pasa den asteburuan Euskadi mailako txapelketa egin zuten Deustuko Unibertsitatean eta bertan sailkatutakoek Espainiako Estatuko faserako txartela eskuratu zuten. Galiziako Ferrolen jokatuko da hurrengo fasea, martxoaren 29an eta bertako sailkatuak finalera joango dira, Amerikako Estatu Batuetan.
Aurreko asteburuko lehiaketak hiru zati zituen: urobotaren jolasa, berrikuntza proiektua eta balioak. Eguzkitza ikastetxearen arabera, robotaren jolasean misioak “bikain” egin zituzten irundarren eta atal horretan hirugarren postua bereganatu zuten.
Lehen aldia da Eguzkitza proiektu honetan murgiltzen dena eta adierazi dute “dudarik gabe” hurrengo urteetarako lehen harria jarri dutela. “Gure ikasle ekintza hauekin harro egoteko moduko lana da eta emaitza lortu dutelarik. Zorionak!”.