Maskulinitateaz hausnartzeko taldea osatze bidean
Jaizkibel konpainiak maskulinitateaz aritzeko taldea osatu nahi du. Saioen inguruko informazioa martxoaren 8an emango dute Udal Liburutegian.

Jaizkibel konpainiak maskulinitatearen inguruan hausnartzeko taldea osatu nahi du. Orain artean egindako bidea ezagutzeko eta saioen inguruan informatzeko hitzordua ezarri du konpainiak. Martxoaren 8an izango da, Udal Liburutegian, 11:00etan.