Kirol Galako sariak banatu dituzte
Bidasoa eskubaloi taldea, Irune Muguruza, Haimar Etxeberria, Naroa Zubimendi eta Juanma Garatek jaso zituzten garaikurrak.

Atzo egin zen Kirol Gala Ficoban eta 300 pertsona inguru gerturatu ziren kirolaren hitzordu honetara. Ekitaldi hau hiriko kirolari eta kluben garaipenak ospatzeko eta egindako lana eta dedikazioa saritzeko egiten da eta bost sari banatu zituzten: klubik onoenaren saria, gizonezko kirolari onenarena, emakumezko kirolari onenarena, Txokolatezko baloia eta Irundarron Saria.
Emanaldiaren hasieran Aysha Bengoetxea abeslari irundarrak abestu zuen eta ondoren Borja Olazabal Kiroletako ordezkariarena izan zen hitza. Nominatuak zoriondu zituen ordezkariak eta azpimarran jarri zuen “oso garrantzitsua” dela kirolari handiak miresteaz gain, gertuko erreferente lokalak izatea, “belaunaldi gazteak inspiratzeko”.
Saridunak
- Klub onenaren saria: Bidasoa eskubaloi taldea, Asobal ligako txapeldunorde izateagatik eta Europakoibilbidean erakutsitako maila bikainagatik.
- Gizonezko kirolari onenaren saria: Haimar Etxeberria, txirrindularitzan egindako debut profesionalagatik eta Bidasoko Itzuliko lasterketan beste hainbatetan lortutako etapa garaipenengatik.
- Emakumezko kirolari onenaren saria: Irune Muguruza, atletismoan Espainiako 23 urtekoen azpiko txapelduna da 400 metro hesi lasterketan eta Euskadiko marka absolutua dauka.
- Txokolatezko baloia: Juanma Garate txirrindulari ohiarentzat, etxean eta nazioartean txirrindularitzaren ikono bat izatera eraman duen ibilbide bikainagatik.
- Irundarron saria: Naroa Zubimendi arraunlariarentzat, 23 urtetik azpikoen munduko txapeldunordea lemazain gabeko bikoan delako.