Ibilgailu elektrikoak kargatzeko, hamabi puntu berri
Pinudia auzo barrutiko aparkalekuan instalatuko dituzte kargagailu horiek. Aurrekontua 53.365,72 eurokoa da.

Pinudia auzo barrutian dagoen bertako bizilagunentzako aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamabi puntu instalatuko dituzte. Hala jakinarazi du Cristina Laborda alkateak eta Irunvirekin batera hartu dute erabaki hau. Tapia Instalazio Elektrikoak S.L enpresa arduratuko da instalazio lanez eta aurrekontua 53.365,72 eurokoa da, BEZ barne.
Instalazio hauek egingo dituzte aparkalekua guztiz okupatuta dago eta egoera honen aurrean udalak “beharrezkotzat” jo du ibilgailu elektrikoak kargatzeko hamabi puntuak bertan jartzea. Era honetan, ingurumenaren aldeko konpromisoekin bat egingo dutela iritzi du Labordak eta aurreratu du Artiako etorkizuneko Belartzako aparkalekuan ere horrelako instalazioak egingo dituztela.