Kluben arteko Espainiako Txapelketako taldea iragarri du BATek
Kluben arteko Espainiako Txapelketara meritu propioekin sailkatzea lortu du BATeko emakumezkoen taldeak. Valentziako Luis Puig belodromoan lehiatuko dira larunbatean.

Iragan astean iragarri zuen Bidasoa Atletiko Taldeak Batgirls-ek [emakumezkoen taldeak] lorpen historikoa egin zutela. Kluben arteko Espainiako Txapelketara, lehengo Erreginaren Kopa zenera, meritu propioekin sailkatzea lortu dute.
Asteburu honetan (hilaren 15ean) izango da lehia, Valentziako Luis Puig belodromoan. Gaurkoan publiko egin dute txapelketan lehiatuko diren atleten zerrenda:
60 metroetan: Carla Arwen Martinez
200 metroetan: Laia Olaskoaga
400 metroetan: Alaine Agerralde
800 metroetan: Ainhoa Idoiaga
1.500 metroetan: Almudena Saborido
3.000 metroetan: Lucia Valero
60 metroetan hesiak: Uxia Pereira
Pisu jaurtiketa: Goizane Garcia
Altuera jauzia: Naia Llorente
Luzera jauzia: Olaia Becerril
Salto hirukoitza: Zuriñe Celis
Pertika jauzia: Aslin Quiala
4×400 erreleboak: Leire Martiarena, Alazne Garrido, Alaine Agerralde eta Ainhoa Idoiaga