Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak
Euskal Herrian gertatzen ari diren jarduera, egitasmo eta plataformen berri eman eta horietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko nazioarteko eguna da gaur (Emakumeen eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna). Nazio batuen erakundeak 2015ean izendatu zuen egun hau emakume zientzialarien lana ikusarazteko eta neska gazteen artean zientzietako ikasketekiko interesa sustatzeko egun gisa.
Hondarribiko Udalak egun honekin bat egin eta Euskal Herrian gertatzen ari diren jarduera, egitasmo eta plataformen berri eman nahi izan du. Emakumeak zientzian egitasmoak ‘Hazia erein’ lelopean tailerrak, erakusketak eta hitzaldiak antolatu ditu eta horietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak; izan ere, “hitzaldi , tailer, edo historia partekatu bakoitzak, belaunaldiak inspiratzeko ahalmena dutela” uste du udalak. Informazio gehiago hurrengo estekan.