'Antzinako Erroma hamabi monumentutan' ikastaroan izena eman daiteke
Oiasso Museoan eskainiko dituzte eskolak martxoaren 3tik maiatzaren 27ra. Ikastaroaren prezioa 75 eurokoa da.

Oiasso Museoak eta Irungo Udalak Antzinako Erroma hamabi monumentutan ikastaroan izena emateko epea zabaldu dela jakinarazi dute. Martxoaren 3tik maiatzaren 27ra izango dira saioak eta izena emateko Oiasso Museora jo behar da edota bertara deitu erreserba egiteko: 943 63 93 53. Ikastaroaren prezioa 75 eurokoa da.
Ikastaro honetan Italiako hiriburuko monumentu nagusi eta ezagunenetako hamabi aztertuko dituzte. Era horretan, espazio publikoa hobeto ezagutzen dela uste dute antolatzaileek. Monumentu horiek nork eraiki zituzten izango dute xede.
Bi txandatan eskainiko dituzte saioak; astelehenetan 11:00etatik 12:00etara eta astearteetan 18:00etatik 19:00etara. Hamabi saio izango dira, eta astelehenetan Maddi Izagirre Aiestaranek eskainiko ditu, Paris 1-Panteoia Sorbonako Unibertsitateko ikertzaileak. Asteartetan, berriz, Elena Torregarai Pagola, EHUko Antzinaroko Historiako irakasle titularra izango da hizlaria.