Faki ta Faki taldeak irabazi du Puzzle lehiaketa
Larunbatean egin zuten Herri Olinpiaden laugarren jardunaldia. Eguraldi txarra egin bazuen ere Puzzle proba aurrera atera zen talde guztien parte hartzearekin.

Azaroan hasi ziren Hondarribiko Herri Olinpiadak eta dagoeneko laugarren jardunaldia egin dute. Orain artean hil bakoitzeko proba bana egin badute ere otsaila berezia izango da, hilaren 28an, Parodien proba egingo baitute.
Iragan larunbatean 500 piezako puzzlea osatzen azkarrenak izan ziren Faki ta Faki taldeko kideak. Baina ez hori bakarrik, puntu gehigarriak ere lortzeko aukera izan zuten kuadrillek. Eta horri esker puzzlea bukatutako denborari zenbait minutu kentzeko aukera izan zezaketen.
Ordu erdiro lau taldetan banatu eta proba bana egin behar izan zuten taldeek. Guzti hori kontuan izanik ere flamenkoentzat izan zen garaipena.
Proba bukatzerakoan elkarrekin afaldu eta bingora jolastu zuten. Eta gaua dantzan bukatu aurretik euskal kantak abestu zituzten.
Hona hemen sailkapen osoa: