Mirentxu Arregiren hiltzailea espetxera bidaliko dute
Herenegun atxilotu zuten hiltzailea eta gaur epaileak agindu du Martuteneko espetxera bidaltzea.

Herenegun Irunen hil zuen 47 urteko bere semeak 74 urteko Mirentxu Arregi irundarra eta gaur epaileak erabaki du Martuteneko espetxean sartzea. Atzo bost minutuko isilunea egin zuten San Juan plazan Berdintasun Kontseiluak eta Irungo Udalak deituta.
Atzo Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakundek eta Eudelek hilketa gaitzetsi zuten ere, eta gaur Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak protokoloa aktibatu duela jakinarazi du; Eusko Legebiltzarrean minutu bateko isilunea egin dute.