Antifaxismoaren formazio plazen hitzorduak iragarri dituzte
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean "geldirik ez" geratzeko deia egin eta hiru formazio saio eskainiko dituzte Bor-bor kolektiboak bultzatuta.
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean, “naziak borrokatzeko antolatzearen beharra” balioan jarri du Bor-bor kolektiboak. Zerrendatu egin dituzte Irunen gertatutako hamaika eraso nazi faxistak eta Bor-bor hausnarketa kolektiborako plazak Devenir Europeo taldearen tokiko zelula jo du erasoen egiletzat.
Mundua azkar aldatzen ari den testuingurua aipatu du kolektiboak eta horren aurrean langile klasea duintzea eta sektore ahulenak babesteko neurrian abian jartzeko erabakia hartu dute. Eskuin muturraren gorakadaren aitzinean ezin dira “geldirik” gelditu.
“Eskuin muturraren gorakadaren aurrean, uste dugu ezin garela geldirik geratu. Eskuin muturraren ideiei aurre egiten laguntzen duen borroka oro ongietorria da, eta horietako bat zalantzarik gabe, zaurgarrienen eta langile klasearen defentsan eman behar dugun borroka kulturala da”, esan dute.
Bide horretan, hiru hitzaldi antolatu dituzte Irunen auzo elkarteekin elkarlanean. Asmoa, aipatutako norabidean ekarpen txiki bat egitea da eta herritar oro gonbidatu dituzte saio hauetara. Gaztelaniaz egingo dituzte hitzaldia eta honako egun eta lekuetan izango dira:
- Otsailak 13, 18:30ean, Larreaundiko auzo lokalean (Ama Mirarietakoa, 3):
- Guía practica contra la extrema derecha liburuaren egilekide Jordina Arnaurekin.
- Otsailak 25, 18:30ean, Kateako eskola zaharrean:
- Euskal Herria autoritarismoaren gorakadaren aurrean hitzaldia, Iratzar Fundazioko Iker Eizagirrerekin.
- Martxoak 13, 18:30ean, lekua zehazteke: El auge del racismo en entornos multiculturales hitzaldia, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranekin.