«Zirkua arte espresio ezberdinak elkar topatzen diren oholtzako lana da»
Biharko astekaria jasotzen dutenek Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain zirku artistei egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.
Otsailaren 7ko Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek Koldo Arakistain eta Irati Gonzalezi egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Sei urte igaro dira Gonzalez irundarrak eta Arakistain zarauztarrak Berdinki Zirku Garaikidea konpainia sortu zutenetik. Diziplinartekotasunetik ulertzen dute zirkua, eta Leinu obra estreinatu berri dute. Hemen, biharko elkarrizketaren aurrerapentxo bat, bideoan: