Udal liburutegian zarata egiteko kapsulak
Bi kabina instalatu dituzte udal liburutegian eta bideo deiak edota taldekako bilerak egiteko balioko du. Erreserba egin behar da erabiltzeko.

Irungo CBA Udal liburutegian bi kabina instalatu dituzte eta barrura lanera sartzen direnek soinua egin ahalko dute, hala nola, bideo deiak. Beraz, kabina hauek kapsula funtzioa beteko dute eta dagoeneko erabilgarri daude.
Erabiltzaileen beharretatik sortu zen iniziatiba eta bestelako hainbat liburutegi edota unibertsitatetan badaude jada, esate baterako, Jaengo Unibertsitatean.
Kabinetako bat sarreran dago eta banaka erabiltzeko prestatuta dago. Bigarren kabina ikasgelan jarri dute eta taldeka erabil daiteke. Kasu honetan, talde bilerak egiteko baliagarria da, eta bi eta lau pertsona arteko taldeentzako lekua dauka.
Gehienez ere ordu eta erdiz ahalko da erabili banakako kapsula erreserba bakoitzeko. Aldiz, taldekako kabina bi ordu eta erdiz erabiltzeko aukera eskainiko dute.
Kapsula hauen mahaia altua da eta elektrizitate hargunea dauka ere. Haririk gabeko kargagailua instalatu diete ere, USB-A eta USB-C konexioa baita ere, eta LED bidezko argiztapena eta aireztatze sistema ere badauka. Argiak automatikoki itzali eta pizten dira.
Erreserba
Aplikazio bat sortzen ari dira kabinen erreserba gauzatzeko. Iñaki Zeberio CBA Udal liburutegiko zuzendariak aurreratu du pandemia garaian ikasgelak erreserbatzeko sistemaren antzekoa izango dela, baina xumeagoa.
Erreserbetarako aplikazioa sortu bitartean, erreserbak liburutegian bertan, telefonoz edota udalaren orrialdearen bidez egin daitezke.
Dena den, erreserbarik egin ez, liburutegira iritsi eta kabina libre balego, erabiltzeko aukera egongo dela azaldu du zuzendariak. Adinez nagusia izan behar kapsuletan sartzeko.